2017/09/16 12:00 - 13:00

Haurrentzako tailerra: "Botila sentsorialak. Montessori tailerra haurrentzat"

AM Larraona z/g Golem eraikinean,
Haurren zentzumenak estimulatzeko ala haurrak lasaitzen laguntzeko erabili ohi diren botila sentsorialak egingo ditugu ikasturte berriko lehen tailerrean, elkar aretoetan. Maria Montessoriren metodoari lotuta, haurren zentzumenak pizteko erabili ohi dira koloretako botila hauek. Haur bakoitzak bere botila egingo ahal izango du tailer honetan.  3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da.  Tailerra doakoa da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat  aretoa@elkar.eus helbidera. Haurraren izen-abizenak eta adina zehaztu eta baita zein hiritan parte hartu nahi duzuen ere. (Izena emana duten ala ez baieztatuko da). 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!