2018/02/11 19:00 - 20:30
Prezioa: 8 €, 10 € taquillan
Web-gunean erosteko link-a: http://www.auditoriobaranain.com/programacion/heriotza-bikoitza-doble-malta/
ANTZEZLEAK: Eneko Sagardoy (gizonezko aktore berri onena irabazteko izendatua 2018ko Goya sarietan) eta Miren Gaztañaga.
SINOPSIA:
Espazio itxi batean bi aktore errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan kokatzen dira. Behin betiko elkarrekin egongo direla elkarri zin egiten diote. Bietako bat bidaia ikaragarri batetik itzuliko da. Heriotzatik, hain zuzen ere. Lehen pertsonan hitz egingo digute, baita bigarren pertsonan ere. Bizipen horrek kolokan jarriko du beraien bizitzari eta heriotzarekiko ikuspuntua. Bi kontzeptuak nahastu egingo dira iragana-oraina-etorkizuna nahasten diren bezala.Heriotza bizitzaren ondoren irekitzen den ate bat besterik ez da.
ZERGATIK HERIOTZA:
Mendebaldean heriotzari bizkarra ematen bizi gara, jakin gabe zein misterio gordetzen dituen bere baitan. Gure bizitzan zehar ez gara prestatzen momentu horri aurre egiteko, beldurra eta ikara dira nagusi. Heriotzak tabua izaten jarraitzen du. Betirako biziko bagina bezala paseatzen gara, gaztetasunak eta edertasunak mugarik ez dutela pentsatzen dugu. Behin behineko amaiera edo transformazio bat besterik ez da heriotza fisikoa? Berragariztatzea? Behin bakarrik bizi al gara edo aurretik beste bizitza mota batetik igaro gara? Galdera horiek guztiak sakonki planteatu nahi ditugu muntaia honekin, meta eta fisikoa da gure existentzia, eta beraz, aukerak zabalik uzteko arrazoiak ditugu.
ESTILOA:
Lan eszenikoan, teatroa eta performancea erabiliz eta ikus entzunezkoa ardatz nagusia izanik, muntaiak pisu dokumentalistiko garran-
tzitsua izatea nahi dugu. Heriotzaren inguruan esperientziak izan dituztenen testigantzekin lan egingo dugu, horiek proiektatu eta zuzenean entzuteko aukera izango dugularik. Era berean, aktoreen bizipen pertsonalak erabiliko ditugu, eta inprobisazio eta jokoaren bidez heriotza eta bizitza lotzen dituzten zubi horien kontzeptuak komunikatu nahi ditugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.