2018/10/10 19:00 - 20:00

Nolako eragina izaten ari da klima -aldaketa pirineoetan?

Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoa,
Idoia Arauzo eta Juan Terrádez Pirinioetako Klima-aldaketaren Behatokiko kideak dira (PKAB). PKABa klima-aldaketaren arloan 2010ean Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) abiatutako mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako ekimen bat da. Nazioarteko zientzia-komunitateak azpimarratu du mendialdeko lurraldeek zaurgarritasun eta sentsibilitate bereziak dituztela klima-aldaketaren inpaktuez bezainbatean. Hitzaldian Pirinioetako klima-aldaketaren fenomenoaren ulermenean sakonduko dugu, eta aztertuko dugu nola lagundu lurraldeari inpaktu horietara egokitu dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!