Air Pyrénées aire konpainiaren historia laburra (1936-38) jaso du Iñaki Etxanizek ‘Air Pyrénées, la aerolínea de Euzkadi’ liburuan. Frankismoaren blokeoa apurtzeko Eusko jaurlaritzak erabilitako hegazkinen eta pilotuen berri eman digu irrintzi Plazan. Argia aldizkariaren zenbaki berria ekarri digu Xabier Letonak; eta Unai Zabaletak, Leitzako albisteak.
Errigorak eskura jarri digu beste behin nafar hegoaldeko uzta. Hiru kutxa daude aukeran kanpaina berrian. Ibai Sueskunek azaldu digu. Sarean Euskaraz jardunaldietan izan gara, parte hartzaileekin solasean. Sariak banatuz amaitu dugu saioa.