Irrintzi Plaza 2019-10-29

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 29a, 18:10

Gau beltzean murgildu gara Topaguneko Ariane Usarbarrena eta Itxaso Lekuonarekin. Bakarne Atxukarrok 'Ederra eta Piztia'ren benetako istorioa kontatu digu. Goizeder Tabernak Ipar Euskal Herriko berriak azaldu dizkigu. Mikel Nabarrok Athletic taldeko Ainhoa Tirapu elkarrizketatu du. Emakume futbolariek greba zergatik eginen duten azaldu digu. Gontzal Agoterekin zineman izan gara. Eta Erlauntza antzezlanaz mintzo amaitu dugu Aitziber Garmendia aktorearekin. Irrintzilaria: Irati Goikoetxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!