Txirrindulari adingabe bat zaurituta, Arrotxapean auto batek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 28a, 10:39

Asteburuan salaketak jarri dizkiete 26 gidariri, alkohol probetan positibo emateagatik.

17 urteko txirrindulari bat arin zauritu da asteburuan Iruñeko Arga Ibaia kalean, zebra-bide batean auto batek harrapatuta, Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Asteburu osoan, Udaltzaingoak hogei trafiko istripu artatu ditu. 60 urteko gidari bati eginbide judizialak ireki dizkiote, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, kalean aparkatuta zegoen ibilgailu baten aurka talka egin ondoren.

Horrez gain, 26 gidariri salaketak jarri dizkiete asteburuan egindako kontroletako alkohol probetan positibo emateagatik, eta beste bost deitu dituzte datozen egunetan epaitegian ager daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!