Irrintzi Plaza 2019-10-23

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 23a, 18:52

Feminismoa hozkatuz abiatu dugu saioa, Maria Castejonekin. Argia aldizkariko eduki berriak ezagutu ditugu Xabier Letonari esker. EDH Ez dago Hilda jaialdirako abestia sortu du Jahgoikoa Eta Reggaezaharra taldeak. Xanti Etxeberria kideetako bat da, eta irratian izan da abestia eta jaialdia aurkezten. Aitzol Lasaren "Zirkulu polarraren koadratura" liburua aletzen jarraitu dugu. Sariak banatu ditugu amaitzeko, Irrintzi Mirrintzi lehiaketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!