Irrintzi Plaza 2019-10-22

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 22a, 18:43

Sei elkarteko Maite Ziganda koordinatzailea izan da gaur plazan, adingabe migratzaileak laguntzeko ikasturte honetan martxan jarri dituzten programak azaldu dizkigu. Bakarne Atxukarrok Yayi Bayam senegaldar emakumea aurkeztu digu. Bilbo Hiria irratitik Ane Zabala aritu zaigu. 

Erronka baten inguruan mintzatu gara gaur Mikel Navarrorekin. Aritz Ganboak asteburu honetan eginen duena, hain zuzen: Arruazu eta Isaba korrika lotu, gazta bat sorbaldan duela. Gontzal Agoterekin zineman egon gara. Irrintzilaria: Josu Jimenez Maia.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!