Iruñerriko Mankomunitateko arduradunek adierazi dutenaren arabera, hemendik aurrera, denbora orientagarriak emanen dituzte panel, app eta webgunean, ez itxarote denbora zehatza. 2020an, aste honetan etengo den zerbitzua berreskuratzea espero dute.
Iruñerriko garraio publikoa modernizatze prozesuan murgilduta dago eta gutxinaka ari dira berrikuntzak ezartzen autobusetan. Mankomunitateak iragarri duenez, datozen hilabeteotan, villavesetan bankuko txartela edo ta mugikor bidez ordaindu ahal izateko sistema ezartzea espero dute.