Irrintzi Plaza 2019-10-10

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 10a, 18:16

Palestina Habibti zikloko hitzordu nagusia larunbatean izanen da. Nai Bargouti musikari palestinarrak kontzertua eskainiko du Baluarten. Askapena taldeko Lucia Etxeberriak azaldu digu. 'InsurgenZia' dokumentala aurkeztuko dute bihar, Totemen. Ez da edonolako estreinaldia izango: Errepresioa jasan duten Reincidentes eta Josetxu Piperrak taldeek kontzertua eskainiko dute emanaldiaren ondoren. Juan Luis Napal egilea izan da plazan horren berri ematen. 

Solas egiteko gai asko utzi dizkigu asteak. Edurne Senosiain eta Edurne Arrizibita kazetariekin jarri ditugu horiek mahai gainean. Kale jaialdiaren berri eman digu Geltokiko Katrin Gineak. Nobel sarien inguruan aritu gara saioa amaitzeko Jon Mattin Matxainekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!