Xanti Etxeberriak atal berri bat ekarri digu plazara. 1959etik hasita, urtez urte, munduan zein musika beltza entzuten zen azalduko digu. Prisziliano kazetari bitxia pasa da gaur plazatik. Esan Erran irratiko Itziar Perezek Ultzamaldeko albisteen berri eman digu.
Iruña taldeko kideen bisita ere eduki dugu. Xabier Santestebanekin gaueko tximileten inguruan hitz egin dugu, eta Pello Iturria botikariak sendagai eta sendabelarren berri eman digu.