Feminismoa hozkatzen hasi gara denboraldi honetan ere Maria Castejonekin. Telebista eta zinemako emakume errebelde eta arriskutsuak izan ditugu gaur hizpide. Argia aldizkariaren berri eman digu Xabier Letona. Leitzako kronika Unai Zabaletak ekarri digu.
Infernuko gasna ezagutu dugu bigarren orduan. Julen Arburua gaztagilearekin izan da Reyes Ilintxeta. Ekaitz Santaziliarekin mintzatu gara ere. Irrintzilaria: Ander Aranguren.