Irrintzi Plaza 2019-09-19

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 19a, 18:48

Nerea Balda idazle irurtzundarrak bisitatu gaitu. 'Atzerrian' lehen eleberria aurkeztu du gaur Iruñean. Prisziliano kazetari bitxiak Burlatako dordoken berri eman digu. Esan Erran irratitik Ultzamaldeko berriak Itziar Perezek gerturatu dizkigu. 

Euskokulturrek 'Nafar estatuaren historia VIII-XVI mendeak' ikastaroa eginen du datorren astetik aurrera. Amaia Alvarezek kontatu digu. Gontzal Agote Zinemaldiaz aritu zaigu, eta Golemerako sarrerak banatu ditugu. Julen Linazasororekin sare sozialetan ditugun "lagunen" inguruan mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!