Iruñerriko Mankomunitateko presidentzian jarraitzeko hautagaitza aurkeztu du Aritz Aiesak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 18a, 14:03

Irailaren 26an eginen da Mankomunitateko lehendakari berria hautatzeko batzar eta bozketa. Egunotan mugimenduak biderkatzen ari dira. Bilerak, proposamenak, programak…egungo presidenteak, Aritz Aiesak, bere berrahautaketarako hautagaitza aurkeztu du gaurkoan. Aiesak, egindako lana balorean jarrita, jarraikortasuna proposatzen duen programa aurkeztu du.

Navarra Sumak 22 bozka ditu ziurtatuta datorren asteko batzarrean, EH Bilduko Aritz Aiesak 14 eta espero da Geroa Baiko 3ak ere jasotzea. Giltza berriz ere, PSN eta independienteek izanen dute. Independienteak 8 dira eta Alderdi Sozialistak 7 bozka izanen ditu batzarrean. Haiekin bilerak egon direla onartu du Aiesak.

Aritz Aiesak beste lau urte eskatu ditu Iruñerriko Mankomunitatea zuzentzen, hain zuzen bere erronka nagusiari heltzeko. Hondakinen plana garatu eta martxan jarri nahi du Aiesak. Zentzu horretan Navarra Sumako Etxeberriak, Iruñerriko hondakinak Tuterako El Culebretera eramateko asmoa salatu du EH Bilduko kideak.

Hondakinen plana garatu, garraio publikoa sustatu, zabaldu eta berritu, ibaiak garbitu, Ezkabarako proiektua garatu eta martxan jartzea dira Aritz aiesak planteatzen dituen helburuak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!