Irrintzi Plaza 2019-09-16

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 16a, 19:09

Udako itxialdiaren ondotik, zabaldu dugu berriz Irrintzi Plaza. Gaur villavesa eta bizikletan etorri gara.

Ikasturtea hasi da, eta nola antolatu ez dakigula harrapatu gaitu. Nerea Gamboa nutrizionistak elikadura planifikatzeko aholku zenbait eman dizkigu. Hong Kong irratira ekarri digu Ander Erburu kolaboratzaile berriak.

Gaurkotasuna aztertu dugu Martin Juanenarekin. UEUk euskara sexita ikastaroa eskainiko du aurki. Inma Zestauk emanen du, eta plazan izan da horren berri ematen. Amaitzeko, ikastaro gehiago, eta ahots ezagun bat. Txari Eleta plazan izan da! Baita Aitor Razkin ere. Irrintzilaria: Bidatz Villanueva.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!