Irrintzi plaza 2019-06-20

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 20a, 18:50

Ion Orzaizen berri onarekin hasi gara. Azoka Gardenaren berri eman digute Bizilur elkartkeo Aritz Ganboa eta Marta Loperena abeltzain eta gazta ekoizleek. Ultzamako berriak kontatu dizkigu Itziar Perezek. Xabier San Sebastian musikariaren bisita eduki dugu. Gitarra eskuan 'Zuhaitza' abestia eskaini digu zuzenean. 

Noaingo batailaren oroitzapen ekitaldia aurkeztu du Nabarraldek. Donibaneko jaiak hasi berri dira, eta jai batzordeko bi kide izan dira gurean. LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko bertso saioa eginen da gaur, eta bertsolariekin solastu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!