Irrintzi plaza 2019-06-17

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 17a, 18:48

Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara, Pirinioetan. Tdiferencia antzerki taldeko Ainhoa Ruizek Iruñeko Zirrikituak jaialdia aurkeztu digu. Gazteako Ainhoa Vitoriak abesti gaztea ekarri digu. Parisetik azken konexioa egin dugu Nerea Reparazekin. Xorroxin irratitik Baztan Bidasoako kronika jaso dugu.

Martin Juanenarekin asteburuko kirol emaitzak errepasatu ditugu. San Pedro ingurumen museoko Josu Alfaroren bisita eduki dugu. Mikel Bujanda Koldo Izagirreren ‘Bertsoaren harria’ liburuaren aurkezpenean izan da. Irrintzilaria: Uxue Razkin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!