Itsas-laminak proiektuan izena emateko epea zabalik ekainaren 21era arte

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 17a, 17:21

Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak, Biarritzeko Malandain Ballet taldeak eta Donostiako Cristina Enea Fundazioak proiektu honen bigarren edizioa prestatu dute heldu den ikasturtearako.

Honen helburua da Iruñea, Donostia eta Biarritzeko Bigarren hezkuntzako 12 eta 15 urte bitarteko ikasleek dantza eta artearen bidez gogoeta egin dezaten itsaso eta ibaietan dauden hondakin plastikoen arazoaren inguruan.

Interesa duten ikastetxeek parte hartzeko eskaria egin dezakete ekainaren 21era arte helbide honetan : educacionambiental@pamplona.es

Ingurumenari eta kutsaduraren arriskuei buruz zenbait informazio jasoko dute ikasleek, eta ingurumen-arazoak konpontzeko konponbideak proposatuko dira. Ibilbide pedagogiko baten barruan egingo dute hori guztia: dantza-eskolak, balet-ikuskizunak eta ingurumen-hezitzaileek diseinatutako unitate didaktiko baten garapena. Kurtso honetan zehar Iturrama BHIko 1.DBHko ikasleek parte hartu dute.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantzatzen du proiektua.

Honen inguruko informazio guztia ekarri digu Irrintzi Plazara Iosu Alfaro, Ingurumen Heziketarako Zentroko teknikariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!