Irrintzi plaza 2018-06-13

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 13a, 18:47

Giltzurrunetako eritasuna du Josu Jimenez Maiak, dialisia jasotzen du astean hirutan. Transplantea egiteko zerrendan izanen da aurki, ezinbestekoa baitu normaltasunera itzultzeko. 2.000 bizi salbatu dira Nafarroan, organo-emaileei esker. Organo emaileen txartelaz aritu gara berarekin. Hainbat yoga modalitate praktikatzeko aukera izanen da ekainaren 23an, Yogaren nazioarteko egunean. Lierni Garcia yoga irakasleak kontatu digu.

Sexu eta genero aniztasunaren nazioarteko egunaren harira hainbat jarduera antolatu dituzte E28 plataformak eta Harrotu zentroak. Ander Iribarrenekin izan gara bertatik bertara ezagutzeko. Ttap aldizkari digitala Nafarroara iritsi da, aurkezpenean izan gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!