“Toponimia arloan lau urte hauetako lana jarraibide teknikoetara mugatu da”

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 6a, 17:30

Mikel Belaskoren ustez lau urte hauetan lan batzuk egiteke gelditu dira, Nafarroa izena ofizialtzea edota Iruña-Iruñea dikotomia argitzea, adibidez. 

Joan den maiatzaren 23an Euskararen Nafar Kontseiluak argi berdea eman zion toponimia erabiltzeko oinarrizko jarraibide teknikoen bilduma berriari. Toponimiaren estilo liburua, esan genezake. Mikel Belasko izan da lan honen egileetako bat eta bere ustez lan hau praktikoa eta erabilgarria izanik ere, ez du berrikuntzarik ekartzen. Belaskoren arabera legealdi honetan bazen aukera aurrerapauso batzuk emateko, baina ez dira aprobetxatu. Horrela, adibidez, Nafarroa izenak ofizialdu gabe jarraitzen du eta Iruña eta Iruñea izenen dikotomiari ez zaio soluziobiderik eman.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!