Iker Vicente Urrezko Aizkoraren bila, berriro

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 4a, 19:45

Ostiralean, ekainaren 7an, finala jokatuko du Azpeitian. Abenduan Munduko txapeldunordea izan zen Sidneyn, Australian, eta aurten binakako txapela erdietsi du otsagabiarrak. 

Urrezko Aizkora txapelketako finala ostiralean, 22:00etatik aurrera, jokatuko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Iker Vicente Saralegik Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Julen Alberdi, Txikia IV azkoitiarra izanen ditu arerio. 

Lehiaketa honetaz mintzatu da aizkolaria gurean Mikel Nabarro, gure entrenatzaile partikularrarekin "Kirol txiki, esfortzu handi" tartean.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!