Kasu! talde iruindarrak disko berria kaleratu du. ‘Haziak erditzen’ deitzen da lan berria. Taldekide bakoitzak ondutako kanta bana eta beste musikari batzuen kantetan oinarritutako moldaketak bildu dituzte. Sahats Aleman (ahotsa), Josu Berrade (baxua) eta Lizar Aleman (gitarra) izan dira Irrintzi Plazan. Elikagai Bankuak antolatutako bilketa handia hasiko da bihar. Mari Luz Murgialdaik azaldu digu zer den bilduko dutena eta zertarako.
‘Zirelako gara’ dokumentala egin du Hauda ekoiztetxeak, Atez eta Lekunberriko ondarearen inguruan. Aner Ansorenak azaldu digu. Solasaldia egin dugu ondoren egoera politikoaz Mikel Haranburu eta Edurne Senosiainekin.