Ikasgelan zientzia bokazioa lantzeko udako ikastaroa eskainiko dute NUPek eta Planetarioak, euskaraz

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 28a, 18:46

STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) trebetasunak ikasgelan lantzeko ikastaroaz mintzatu gara Irrintzi Plazan Miren Karmele Gomez STEM Planetako arduradunarekin.

Erakunde desberdinek STEM trebetasunak ikasgelan lantzeko eskeintzen dituzten baliabideak ezagutuko dira, eta gelara eraman daitezkeen adibide desberdinak modu praktikoan landuko dira. Ikastaroa euskaraz izanen da. Ekainaren 7ra arte dago izen emateko aukera. 

Egitaraua

ASTEARTEA 11 EKAINA

  • 16:15-16:30 Dokumentazio banaketa.
  • 16:30-17:00 Harrera eta aurkezpena.
  • 17:00-17:45 Elhuyar Fundazioa: Zer baliabide ditu irakaslegoarentzat?
  • 17:45-18:15 Wikipedia (teorikoa).
  • 18:45-19:45 Wikipedia (praktikoa).
  • 19:45-20:30 STEM-Planeta eta NUP: zer eskeintzen da irakaslegoarentzat?

ASTEAZKENA 12 EKAINA

  • 16:30-17:15 Metodo zientifikoa eguneroko bizitzan
  • 17:15-19:45 Zientzia Tailerrak: gelan garatzeko esperimentuen adibideak.
  • 19:45-20:30 Zientzia proiektu luzeak ikasgelan

OSTEGUNA 13 EKAINA

  • 16:30-17:30 Nola egin CanSat bat?
  • 17:30-19:30 Robotika tailerrak: gelan garatzeko adibideak (i2tec[MK2] – STEM Planeta.
  • 19:30-20:20 Izar-eskola elementu motibagarri bezala
  • 20:20-20:30 Amaiera ekitaldia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!