Gurasoengandik hartutako zaletasuna da piraguismoa 23 urteko arraunlari gazte honentzat. Teknika desberdinak menperatzen ditu eta horietako batzuk ongi ikasteko maiz youtubeko bideoak ikusten dituela adierazi digu. Bestalde, haur obesitateari aurre hartzeko programa batean parte hartzen ari da De Miguel kirol teknikari gisa. Hauek izan dira gure mintzagaietako batzuk aste honetako “Kirol txiki, esfortzu handi” tertean, Irrintzi Plaza saioan.