Deus ez taldeak "Sherpak" lan berria kaleratu du

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 21a, 18:07

Maiatzaren 31an bigarren diskoaren aurkezpena eginen dute Iruñean, Subsuelo tabernan. 

Duela 3 urte Eibarren sortutako rock talde honek bere bigarren diskoa grabatu berri du Iruñean, Drum Groove Studioan. 10 kanta, denak euskaraz, denak Eric Dezak idatzitakoak. 

Bera izan da gaur Euskalerria Irratian haien disko berriaz solasean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!