Gorka Martija: "Kapitalismoaren erro estrategikoak zehazten dituzte G7an"

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 20a, 16:42

Munduko 7 herrialde industrializatuenak Miarritzen elkartuko dira abuztuaren 24, 25 eta 26an. OMAL elkarteko Gorka Martija izan da Irrintzi Plaza saioan goi bilerak Euskal Herrian izan dezkeen eraginaz solasean. 

Mendebaldeko 7 potentzia ekonomikoak Euskal Herrian izanen dira aurki. Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua, eta AEBek, munduko zazpi herrialde industrializatuenek osatzen dute G7 taldea. Goi bilerak ekarriko dituen ondorioez ohartarazteko G7 Ez! Plataforma sortu dute, eta asmo horrekin hainbat mugimendu abiatu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan, azkena, Iruñean.

Zer da G7a?, zer eragin dute gugan G7ko erabakiek gugan? edo zer egin dezakegu Miarritzeko gailurra salatzeko? galderei erantzuteko plataformak antolatuta OMAL Multinazionalen Behatokia Latinoamerikan elkarteko kide Gorka Martija izan da Iruñean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!