Irrintzi plaza 2019-05-16

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 16a, 19:22

Ion Orzaizen berri onarekin hasi gara. Laxoa jokoa kultur ondare immaterial izendatu du Nafarroako Gobernuak. Igandean, maiatzaren 19an jaialdi batekin ospatuko du Laxoa elkarteak izendapena, Donezteben. Tiburzio Arrastoa izan da Irrintzi Plaza saioan. Elortzibarko euskarazko rock jaialdia bueltan da laugarrenez; larunbatean, maiatzak 18, Noaingo Foru Plazako karpan izanen da hitzordua. Elortzibarko Gau Eskolako Zesar Armendarizekin hitz egin dugu.

Legegintzaldi berriari begira, hizkuntza politikan eragiteko 15 neurri proposatu ditu Kontseiluak. Paul Bilbao idazkari nagusia izan da plazan gaiaz solasean. Eusko euskal monetaren berri izan dugu Ainize Butroni esker. Sortzen jaia ospatuko da igandean, halaber, eta Sortzen Ikasbatuazeko Aitziber Lizeagarekin mintzatu gara gaiaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!