Laxoa jokoa kultur ondare immaterial izendatu du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 16a, 16:28

Igandean, maiatzaren 19an jaialdi batekin ospatuko du Laxoa elkarteak izendapena, Donezteben. Tiburzio Arrastoa izan da Irrintzi Plaza saioan.

Laxoa da euskal pilotaren modalitaterik zaharrena. Gaur egun Nafarroako zati batean baizik ez da jokatzen: Malerrekan eta Baztanen. Jokoaren berri eman du Laxoa elkarteko Tiburzio Arrastoak saioan.

Nafarroako kultur ondare immaterial izendapena ospatuko dute Laxoa elkartekoek heldu den igandean, Donezteben (Nafarroa). Goizean musika eta laxoa txapelketako partida izanen dituzte, eta eguerdian izendapenaren ekitaldi ofiziala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!