Martxelo Diazen berri onarekin hasi gara. Naizen Adingabe Transexualen Familien elkarteko kideen bisita edukiko dugu gaur. Paloma Migliaccioren esperientzia ezagutu dugu. Chernobil elkarteak harrera familiak behar ditu, eta haien lana ezagutu dugu. Mediabask-Kazetako Goizeder Tabernari esker Iparraldeko berriak jaso ditugu.
Bigarren orduan, zapatilak jantzi eta kirol apur bat eginen dugu Mikel Navarrorekin. Bastardix taldearen bisita izan dugu saioa amaitzeko. ‘Herederos de nadie’ disko berria aurkeztu dugu gurean. Irrintzilaria: Josu Jimenez Maia.