Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara. Lapikoen artean, Nerea Gamboa nutrizionistarekin kaltzioaz eta esnekien beharraz aritu gara. Ainhoa Vitoriak abesti gaztea ekarri digu. Jose Luis Cano hil zutela 42 urte dira gaur, Ahaztuak taldeko Maite Mangadorekin hitz egin dugu 1977ko amnistiaren aldeko astean gertatutakoaz.
Martin Juanenarekin kirol errepasoa egin dugu. Baserriberri jatetxean izan gara. Aurtengo Nafarroako Pintxo Lehiaketa irabazi berri dute Resakwich revolotum re-CenoZ pintxoarekin, Luken Vigo sukaldariak azaldu digu nolakoa den. Kulturaren atalean, Mikel Bujandari esker, Petti abeslariarekin izan gara. Irrintzilaria: Bidatz Villanueva.