Sagrario Lasarte: "Tristea bada ere dirua behar dugu errefuxiatuak laguntzeko"

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 9a, 17:00

Zaporeak ekimenak pintxo pote solidarioa eginen du igandean, San Frantzisko plazan.

Zaporeak ekimenak Koxk! egitera gonbidatu ditu herritarrak. 11:00etan hasiko da pintxo-pote erraldoia, San Frantzisko plazan. Lesbos irlan ari da otorduak banatzen egun Zaporeak ekimena. 1.700 afari banatzen ditu egunero. 10.000 lagun bizi dira egun, 2.000 pertsonentzako Moria gunean.

Bitan izan da Sagrario Lasarte Chios irlan: "Aurretik pentsatzen dugu zein egoeran egon daitezkeen, baina hara joan eta okerragoa da". Errefuxiatuen egoera "tamalgarria" dela salatu du, eta Zaporeak-ek jartzen duen sukaldea beharrezkoa dutela.

Egoera latzean jarraitzen dute euren herrialdeak utzi eta bizitzeko aukera hobearen bila dabiltzan herritarrak. Errefuxiatuentzako erabiltzen dituzten espazioetan ez dago bizitza duinik egiteko aukerarik eta Zaporeak ekimenak, otorduak behintzat duinak izan daitezen egiten du lan. Gizartearen beharra azpimarratu dute baliabideak behar direlako elikagaiak iritsi daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!