Identifikazio zeinu gisa gero eta gehiago erabiltzen ari da 'aurpegi ezagutza edo errekonozimendua', baina pertsonen portaera ere kontrolatzeko modu bat izan daiteke. Esate baterako, Txinan sistema hau erabiltzen ari dira dagoeneko, jendearen jokamoldeak puntuatzeko. Hau da gure telefono mugikorrek ekarriko diguten beste arrisku berri bat, baina ez bakarra. Horrela telefono edo ordenagailuen kamera eta mikrofonoak gure espiak ere izan daitezkeela ohartarazi digu Julen Linazasorok.