Irrintzi plaza 2018-05-02

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 2a, 18:28

Bertsolamintza gaur abiatu da Iruñean. Jone Uria eta Sustrai Colina bertsolariek azaldu ditugu zertan datzan gaurko hitzordua. Priziliano kazetari bitxiak bisitatu gaitu. Amezti.eus-eko Itziar Perezekin Ultzamaldeko berriak jaso ditugu.

MaiatzaRok larunbatean hasiko da. Euskal Herria peñako Mikel Morrasek azaldu digu antolatu dutena. Ihitz Iriar ere plazatik igaro da, martxan jarri duen proiektu berriaz mintzatu zaigu. Bihar, berriz, Aske! ikuskizuna estreinatuko dute Jaso Ikastolako ikasleek. Haiekin izan gara ikuskizunaren berri izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!