"Aske" Jaso ikastolaren musikal berria Barañainen ostiral honetan

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 2a, 18:06

Ostiral honetan, maiatzaren 3an, estreinatuko da Barañain Auditorioan genero berdintasuna eta aniztasunaren gaia jorratzen duen ikuskizuna.  

DBHko 49 ikaslek eta hiru irakaslek hartzen dute parte talde honetan.

Bizikidetza, arte eszenikoak eta euskara. Hori baino askoz ere gehiago sustatzen dituzte Jaso ikastolako ikasleek eta irakasleek urtero sortzen dituzten musikalen bidez. Aurtengoa, zazpigarrena izanen da. Genero aniztasuna eta berdintasuna adierazi nahi dituzte Aske izeneko musikal berriarekin. Arazo soziala den heinean eta askotan onarpena falta den honetan, kritikak eta gazteen ikuspegia txertatu dituzte.

Gorputz heziketako eskoletatik sortu zen musikalak egiteko ideiak. Ikasleen  trebeziak jasoko lituzkeen egitasmoa sortzea izan da asmoa eta bide batez ikasleen artean elkarbizitza areagotzea eta elkarlana uztartzen dituzte. Irantzu Zabalza ere zuzendaritza taldeko irakaslea da. Proiektu pedagogikoa dela gogoan izan du. 

DBHko ikasleak dira oholtzaren gainean jartzen direnak. Batzuk dantzan, besteak abesten, akrobazioak egiten edota aktore lanetan. Baina baita, oihalaren atzeko lanetan ere: argiztapenean, atrezzoan, gidoi lanetan… Dena sortzen eta gidatzen dute ikasleek. Talde desberdinak sortzen dituzte ikasturte guztian, eskola orduetatik kanpo lantzeko. Guztira 50 ikasle eta 3 irakasle aritzen dira musikala prestatzen. 

Aske, Jaso ikastolak atontzen duen zazpigarren musikala da. Ostiralean eginen dute aurre-estreinaldia Barañaingo Auditorioan. Gero, Baluarteko oholtzara ere eramanen dute ekainaren 4an eta baita urrunago ere: Baionan, Tuteran eta Donostian ere emanen dute. 

Irantzu Zabalza eta Imanol Janices irakasleekin eta Leire Paskual, Iraia Carrascosa, Uriel Tiberio eta Ibai Elizondo ikasleekin solasteko aukera izan dugu Irrintzi Plaza saioan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!