Markaz Tulkarem, el retorno del equipo refugiado (Markaz Tulkarem, errefuxiatutako taldearen itzulera) liburua aurkeztu berri dute Helena Bengoetxea kazetariak, Joseba Zabalza argazkilariak eta Ivan Pastor kazetariak. 70 argazki eta horiei lotutako kroniken bitartez errefuxiatu jokalariek osatutako Markaz Tulkarem taldearen igoeraren berri ematen du liburuak.
Argazkiekin erakusketa osatu dute. Meson de la Navarrerian orain lagin bat dago ikusgai, eta maiatzaren amaieran Kondestablearen Jauregian izanen da erakusketa.