Irrintzi plaza 2018-04-29

Euskalerria Irratia 2019ko api. 29a, 19:02

Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara. ‘Hezurren memoria’ saioa estreinatuko dute gaur Hamaika telebistan. Nafarroako memoria historikoa jorratuko dute astelehenero. Iñaki Lasa zuzendari eta aurkezleak kontatu digu. Ainhoa Vitoriak abesti gaztea ekarri digu. Parisera ere jo dugu. Eitb-ko kazetari Nerea Reparazekin aritu gara Frantziako hiriburuan topatu dituen berriez solasean. Baztan Bidasoako kronika jaso dugu Julen Zelaietari esker.

Martin Juanenarekin kirol errepasoa egin dugu. Kulturaren atalean, Mikel Bujandarekin Elene Lizarralderekin aritu gara. ‘El Silencio de Clara Lindon’ liburuaren berri eman digu. Irrintzilaria: Bidatz Villanueva

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!