Nafarroako memoria historikoari buruzko saioa estreinatuko du gaur Hamaika telebistak

Euskalerria Irratia 2019ko api. 29a, 17:00

Iñaki Lasa zuzendari eta aurkezlea izan da gaur Irrintzi Plaza saioan. 21:00etan estreinatuko dute 'Hezurren memoria' saioa Hamaikan.

Nafarroako Memoria Historikoari buruz egindako lan dokumentala da Hezurren memoria. 40 minutuko 32 atal egingo dituzte orotara, eta gaiarekin lotutako 150 elkarrizketa inguru egiteko asmoa dute. 

1934tik Ezkaba mendian dagoen San Cristobal gotorlekua izanen dute lehenego ataleko gai nagusi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!