Ikasleek sortutako sateliteak jaurtiko dituzte Los Arcoseko zirkuitoan

Euskalerria Irratia 2019ko api. 11a, 18:13

Europako Espazio Agentziak bultzatutako CanSat Nafarroa I Edizioan izanen da. 80 neska-mutilek parte hartuko dute lehiaketa honetan. 

Ikasleek sortutako lata baten tamainuko sateliteak jaurtiko dituzte Los Arcoseko Zirkuitoan datorren igande goizean. 

Nafarroa, EAE-CAV eta Burgoseko bigarren hezkuntzako neska-mutilez osatutako 12 taldek hartuko dute parte eta ekitaldia publikoarentzat irekita egonen da, sarrera librea izanen delarik. Jarduera hau zientzia eta teknologia bokazioak sustatzeko dibulgazio-programa den STEM Planetak antolatu du Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez eta Iruñeko Planetarioko koordinazioarekin.

Proeiktu hau zer den azaldu digu Irrintzi Plaza saioan Ioar Crespo Team Leader edo monitoreak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!