Martxoaren 30a jai-giroan ospatuko dute urteurrena, Ekinklikekin batera -10 urte egin ditu kolektiboak-. Egun osoko egitaraua prestatu dute: “Elektrotatxungak” girotutako bermuta, herri bazkaria (txartelak Herriko Tabernan, 16 euroan), bazkalondo musikatua “Mutxa Mierda” taldearekin eta DJ Majarisekin festa Zabaldin.