Saharako haurrak hartzeko familien bila dabil ANAS elkartea

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 26a, 18:59

Nafarroako Saharako Lagunen elkarteko Joseba Aldasoro eta Irantzu Gar izan dira gaur Irrintzi Plazan.

Aurten ere udako saharar enbaxadoreak izanen ditugu Nafarroan. Tindufeko errefuxiatu guneetako haur sahararrak ekartzen ditu udaro Nafarroako Saharako Lagunen Elkarteak. Orain da ‘Oporrak bakean’ programan izen emateko epea. Informazio gehiago: 680 268 021 telefonoan edota anasnavarra@hotmail.com helbidean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!