'Ez da justicia' leloarekin elkarretaratze jendetsua izan zen Altsasun, bertako gazteen egoera salatzeko. Antxon Ramirez de Alda gurasoa eta Aritz Leoz Altsasukoak Aske plataformako kidea elkarrizketatu ditugu. Julio Sotok jantzi du bostgarren aldiz Nafarroako bertsolarien txapela. Iturramako bertsolari gorritiarra Irrintzi dorrean izan da, gaur. Eta irabazi, ez. Galdu. Aspaldiko partez Osasunak galdu egin zuen partidua. Teneriferen kontra jokatutako norgehiagoka ere aztertu dugu. Xabier Agirre filosofoa Frankensteini buruz solasean pentsatzekoa txokoan.