Frantzian egindako egonaldi luze batean izandako bizipenak jaso ditu Iñaki Larraiozek bere lehen bakarkako lanean. Bihar aurkeztuko du lana bere jaioterrian. Zuzenekoetan, Asier Zudairek lagunduko dio.
Berako Atala estudioan zazpi kantuz osaturiko diskoa grabatu du. Grabazioan Argibel Euba bateria jotzaileak lagundu dio Larraiozi, zeinak abesteaz gain beste instrumentu guztiak jo dituen: gitarra, baxua, perkusioa, teklatua… Hitzetan berriz, Iñigo Astiz idazle eta kazetariaren laguntza izan du.