Abian da 'Nafar hegoaldeko uzta' eskuratzeko kanpaina

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 14a, 18:23

Martxoaren 22ra arte eskatu daitezke Errigoraren produktuak: oliba olioa, kontserba sortak, arroza eta kamisetak. Ibai Sueskunekin solastu gara Irrintzi Plazan.

Abian da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Martxoaren 22ra arte oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da; baina, horrez gain, aurten arroza eta kamisetak ere badaude aukeran.

5 urte maite duguna elikatzen lelopean, beti bezala, jaki guztiak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratu ditzakezu, ekologikoak zein ez-ekologikoak. 130 herri ingurutan izango da eskaerak egiteko aukera, eta ia 300 gune izango dira aukeran produktuak jasotzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!