Dani Sanz Cordero euskararekin aspaldian maitemindu zen madrildarra da. Hiru urte labur besterik ez zuen behar izan gure hizkuntza ikasteko eta baita titulua ateratzeko ere. Egun musika irakasle da San Frantzisko eskoletan. 'Egurre' musika taldeko musikaria da. Musikazalea eta literaturazalea. "Dena zekien gizona" bere lehen lana da. Autoedizioan atera ditu argitara 300 ale eta beste zeozer baduela eskuartean iragarri digu Irrintzi Plaza saioan egin diogun elkarrizketan.