Miren Mindegia izan dugu gaur plazan. The Handsmade tale telesailaren berri eman digu, bihar kalera zergatik atera behar dugun birgogoratzeko. Priszilianoren tartean animalien inguruan solastu gara. Ultzamaldeko berriak Itziar Perezek gerturatu dizkigu.
Skabidean & The black birds taldeko kideak izan dira ondoren estudioan. Zortzi izatetik hamaika izatera igaro dira, eta abesti bat kaleratu berri dute. 'Enkarguz' kantak sortzen ari dira Xabier Zabala eta Andoni Egaña. Xabier Zabalak azaldu digu nola. Angel Aintziburu gogoratzen amaitu dugu saioa.