"Keinu konplizeak" liburuko poemen errezitaldia Katakraken

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 4a, 18:05

Astearte honetan Karlos Cid madrildarrak idatzitako olerkiak irakurriko dituzte 19:30etatik aurrera Katakraken. 

Hainbat literatura lanen itzultzaile izan da Karlos Cid Abasolo (Madril, 1963), bereziki idazle txekiarrak ekarri ditu euskarara (Jaroslav Hasek, Miroslav Holub, Milan Kundera, Josef Skvorecky). “Keinu konplizeak” da bere aurreneko poema liburua. Liburu jolastia dakarkigu Cid Abasolok, jolastia irudietan, ironian, irakurlearekin bilatzen duen konplizitatean. Ametsezko giroarekin hasten da, eta gaur egungo gizakiei eta munduari buruzko begirada ironikoarekin jarraitzen du, literaturaren inguruko zenbait hausnarketarekin bukatzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!