Irrintzi plaza 2019-02-25

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 25a, 18:45

Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara. Sukaldaritza txinatar tradizionalaren lapikoen artean aritu gara Maren Aranburo sukaldariarekin. Uriz Pi ahizpa aitzindarien ibilbidea jarraituz Badoztainetik Berlinera egin dugu. Elena Urizek lagundu digu horretan. Xorroxin irratitik Baztan Bidasoako berriak jaso ditugu. Martin Juanenarekin kirol emaitzak errepasatu ditugu. Kulturaren atalean, Mikel Bujandak Elixabete Ansarekin izan duen solsaldia ekarri digu, Jorge Oteiza hizpide. Ainhoa Vitoriak soinu banda jarri dio arratsaldeari. Irrintzilaria: Uxue Razkin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!