Julen Simon, Rubik kuboa oinekin osatzen azkarrena

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 21a, 16:42

Rubik kuboaren III Iruña Open txapelketa eginen da martxoaren 2an eta 3an, Iruñean. Julen Simon Iriarte da txapelketako sortzaileetako bat.

Ezinezkoa zitzaion etxean zuen rubik kuboa osatzea Julen Simon Iriarteri. Duela bost urte Alex Olleta, begiak estalita, bost rubik kubo osatzen ikusi zuen arte. Youtubeko tutorialen bidez ikasi du teknika, eta egun Espainiar estatuko onena da oinekin kuboa osatzen. 31.01 segundu baino ez ditu behar.

Elkarrizketa amaituta, erakustaldia egin digu:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!