Irrintzi plaza 2018-12-11

Eneko Villegasen berri onarekin hasi gara. Lapikoen artean, Nerea Gamboa nutrizionistarekin dieten inguruan aritu gara solasean. Zauria(k) dokumentala aurkeztuko dute ostegunean Katakraken. Iker Oiz egileetako batekin izan gara. Baztan Bidasoako albisteak Julen Zelaietak gerturatu dizkigu. Asteburuko kirol emaitzen errepasoa Martin Juanenarekin egin dugu. Iruñeko Udaleko euskararen ordenantza berria hobeto ezagutzeko Inma Errea euskara saileko arduraduna igaro da plazatik. Mikel Bujandarekin, kultur atalean, Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistiko Garbiñe Ortegarekin aritu gara. Irrintzia: Uxue Razkin.