Enara Oronoz Espainiako txapelduna neguko triatloian

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 7a, 19:59

Otsailaren 3an Vinuesan (Soria) jokatutako finalean lehen postuan gelditu zen Otsagabiarra, Helena ekaitzak ekarritako baldintza gogorrei aurre eginez.

Aste honetako ‘Kirol txiki, esfortzu handi!’tartean Enara Oronozekin mintzatu gara. Berak esan digu oso eguraldi petrala izan zutela igandean Vinuesan eta hori dela eta ski froga bertan behera utzi behar izan zutela.

Honetaz gain, Mikel Nabarrok beste hainbat kiroletako emaitza eta agendaren berri eman digu, astero bezala.

 Osasuna ez ezik, beste talde nafarrak protagonistak izanj dira joan den asteburuan:

SASKIBALOIAN berriro garaipen bikoitza. Osés Construcción Ardoiko neskek Galiziako Maristak erraz gainditu zituzten Zizur Nagusian eta bigarren posizioan mantentzen dira Zeltak baino bi garaipen gutxiagorekin izanda. Nafarroa Basket Klubako mutilek ere irabazi zituzten, kasu honetan etxean Tormesen aurka, eta haien multzoko liderrak dira bi jardunaldi falta direnean hurrengo fasean lehiakatzeko. 

Emakumezko Zelaiko Futbolean jardunaldia suspenditu zen elurrarengatik eta areto futbolean albiste on bat izan genuen azkenik Mutilverak lehendabiziko garaipena lortu zuelako etxean Ribamontán Al Mar taldearen kontra. Poz-pozik Mutiloako neskak haien familiei eta zaleei 3 puntuak emateagatik (3-2). Modu berean, Txantreak Ofisgon-i nagusitu zion etxean (3-1) eta Lacturale Orvinak Ourenseren pistan galdu zuen 4-2. Txantra laugarren da, liderra baino 10 puntu gutxiagorekin, Lacturale Orvina 10. posizioan dago eta Mutilvera sartu daiteke maila mantentzearen lehian berriro aurreazkena izan arren, Santurtzik soilik bi puntu gehiago ditu bere aurrean eta Valladolidek 7. Hor dute aukera eta erronka txuriek.

Eta kiroldegietan jarraitzen dugu Burlatako Borrokaldi Klubak 23 urtez azpiko Espainiako Txapeldunaren titulua berritu zuelako aste buru honetan Guadalixen non borrokalari nafarrek urrezko domina bat, zilarrezko hiruna eta beste bat brontzezkoa irabazi zituzten. Burlatan denbora asko daramate gauza asko ongi egiten eta emaitzak honako hauek dira.

Beste aldetik, atletismoan Grupompleo Pamplona Atletiko laugarren izan zen Erregina Kopan eta distiratu zuten neskeen artean azpimarratu ahal ditugu Miren Bartoloméren eta Izaskun Turrillasen izenak. Azken honek altuera jauziaren lehiaketa irabazi zuen errekor pertsonala ezartzen, Maitane Melero ere bigarren izan zen 3 mila metroko proban eta pertigan, Miren Bartolomek errekor nafar berria ezarri zuen berriro 4 metro eta 20 zentrimeto jauzten. Laugarren izan zen, taldea bezala, Valentzia, Bartzelona eta Castellonen atzean.

Baina urtero bezala, egun hauetan neguko kirolak protagonistak dira. Asteburua primeran hasi zen Mikel Ozkoidik Munduko Mushing Txapeldun izan zelako Frantzian, hain zuzen ere Bressans herrian non sei txakurretako lehiaketa irabazi zuen.

Ski modalitatean, Beret herrian ospatu izan zen 40. Marxa Beret eta Espainiako Sprint Txapelketa non Nafarroako eskiatzaileak aparteko parte-hartzea protagonizatuzuten. Bertan Xabi Macíasek hirugarren postua lortu zuen etahirugarren postu hau ez zen poz bakarra izan. Erdiko kategorian, 21 kilometroko proban, Amaia Berazaluzek (Irrintzi Ski) asko borrokatu zuen 20 Urtez Azpiko mailako zilarrezko domina lortzeko.  Gauza bera egin zuten Lander Martinek (Irrintzi Ski) eta Manex Salsamendik, 18 Urtez Azpiko mailan 2. eta 3. geratuz eta Irati Cuadradok (Irrintzi Ski) brontzezko domina lortu zuen 18 Urtez Azpiko mailan.

AGENDAN

 15 eta 17 urtez azpiko emakumezko kategorietako Selekzio Autonomikoen arteko Espainiako Futbol Txapelketa Taxoaren larunbatean eta igandean. Aukera paregabekoa gure neskeen mailaz gozatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!